14.458 euskal atsotitz
eta nola esaten diren
espainolez, ingelesez eta latinez

Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak, gure geografiako baserrietan barrena egindako kanpo-ikerlan bat aurkezten du. Lan horretan 27.000 gora atsotitz bildu dira. Lana Gotzon Garatek egin du azken hogeita hamar urteotan zehar.

Zer eskaintzen dizu bilduma honek

  • Hogeita hamar urteko lana
  • 14.458 euskal atsotitz. Gehienok 7 probintzietako 23 baserritan bilduak.
  • 14.458 atsotitzok nola esaten diren espainolez, ingelesez eta latinez.
  • 5.208 espainol atsotitz eta nola esaten diren euskaraz, ingelesez eta latinez. Euskal atsotitzekin batera sail hau da osatuena eta garrantzitsuena.
  • 4.045 ingeles atsotitz eta nola esaten diren euskaraz, espainolez eta latinez.
  • 3.462 latin atsotitz eta nola esaten diren euskaraz, espainolez eta ingelesez. Frantsesez ez. Zergatik? Gure Iparraldeko haurrideek lan hori hobeki egingo dutelako, nire aldean frantsesez hobeki baitakite.

Bildumarik osoena

  • Zail izango da hau baino bilduma hoberik egitea.
  • Beste inork hogeita hamar urte baserrietan igarotzea ez da erraz izango.
  • Hemengo esaera asko eta asko orain hilda dauden zaharrek esanda bildu ditut. Baserrietan gazteek gero eta atsotitz guttiago dakite.

Euskara bikaina

  • Atsotitzok euskara aberasteko berebiziko altxorra eskaitzen dute.
  • Lexikoa ez ezik, esaldi osoak, bizitza guztian euskaraz egiten dutenek esanda.
  • Hiztegietan agertzen ez diren mila eta milaka esaera: «Zapatero a tus zapatos», «Piensa el ladrón que todos son de su condición», «Al que no quiere caldo, taza y media» eta abar...? Liburu honetan aurkituko dituzu egunero entzuten dituzun espainol atsotiz horiek. Ez dira espainol atsotitzen itzulpenak, baserritarrek beraiek gurasoz guraso jasoak baizik.
  • Ahozko literatura. Hitzaurrean atsotitzon literatura baliapideak aztertu ditut.

Zeure herria ezagutzeko bidea

  • Folklorea eta etnologia. Herriaren antzinateko uste, jokamolde eta tradizioak. Gaitzak sendatzeko otoitzak, sorginkeriak eta aztikeriak, erlijioari buruzko iritziak eta jaiak eta gure arbasoek kontatzen zituzten ipuinak. Mitologiaren aztarnak eta naturalezari buruzko siniskerak ere iradokiak aurkitzen ditugu esaera zaharretan.
  • Euskal gizartea. Familia, lana, erlijioa...
  • Euskal Herriaren filosofia eta morala.
  • Euskal Herriko ohiturak: zerri hiltzea, etxez aldatzea, ezkontzea...
  • Animaliei buruzko usteak: zakurrak, ardiak, zerriak, astoak, axeriak toki handia betetzen dute atsotitzetan.

IZENBURUA: 27173 ATSOTITZAK - REFRANES - PROVERBES - PROBERVIA
IDAZLEA: Gotzon Garate
URTEA: 1998 ORRIAK: 744
FORMATUA: 25x18 ISBN: 84-89476-68-3
GAIA: Esaera Zaharrak HIZKUNTZA: Euskara - Gaztelania - Ingelesa
OHARRAK: Ikerketa lan hau burutzeko, gure herriko baserrietara jo dugu. Horren ondorioz, 27.000tik gora esaera zahar bildu ditugu euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta latinez. Liburuak CD-ROM bat dakar.
PREZIOA: 6.000 pts.

Bilatu atsotitzakBBK Fundazioaren ArgitalpenakBidali zure atsotitza Gotzon Garateri